Saharautzek egindako eskaerari erantzunez, Orokietako ikas komunitateak, janari tona bat bildu du Tindufeko kanpalekuetan bizi diren saharar errefuxiatuei laguntzeko.
Guztion inplikazioa funtsezkoa izan da ekimen hau aurrera eramateko. Bakoitzak ahal duen neurrian egin du bere ekarpena. Egunez egun, bildutakoa pisatzen aritu dira LHko ikasleak eta eskola sarrerako hormirudian irudikatu dute matematikako kalkuluak eginez. Azken egunean. LH5eko ikasleek, furgoneta kargatzen lagundu zuten 🚐📦
Elkarri lagunduz, bizitza gozoago🫶🏽.





