Aurtengo tertulia artistikoan, Yayoi Kusama artista ezaguna landu dugu.
Bere lanak eta estiloak asko irakatsi digu, eta bere puntuen obsesioak benetako arrastoa utzi du gure artean.
Kusamak puntuak erabiliz sortzen dituen irudiek, espazioaren eta irudimena esploratzeko aukera eman digu. Ikasi baitugu, nola puntuak erabiliz sentimenduak eta ideiak adierazi daitezkeen, baita koloreak eta formak nola konbinatu daitezkeen ere. Gainera, artistaren lanak ikusteak inspirazioa eman digu, gure sormena askatzeko eta gure estilo propioa garatzeko. 🌺🍄🟣
Yayoi Kusamaren unibertsoak gure irudimena🤔 piztu du, eta astebeteren buruan, eskola guztia pintto-pinttoa bihurtu dugu!🟢🟡🟣🔵⚪️











