Aste honetan eskolako hiru irakasle Polonian izan dira hango eskolak bisitatzen Eramus + programaren barruan.
Haur Hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxeak bisitatu dituzte eta hango eskola saioetan egoteko aukera izan dute, Czeladz herrian. Ingelesaren irakaskuntza, laguntza departamentuaren antolaketa, STEAM arloen lanketa eta elkarbizitza nola lantzen duten ezagutzeko aukera izan dute besteak beste.
Esperientzia oso aberasgarria izan da eta datorren ikasturtean beraien bisitaren esperoan geratuko gara.
Do widzenia!👋🏼🤗


