HH3 urtekoak Itsasoa proiektua lantzen hasi berri gara. Enkarni Genua eta konpainia hilaren 15ean etorri ziren Itsasminez emanaldia eskaintzera. Horren ondoren hasi gara proiektuko lehenengo pausoak ematen, horma-irudiak osatzen goaz, zapata-kaxak urdinez pintatuz eta ondoren denak elkartuz itsasoa osatu nahi dugu.
Txokoetan ere material aldaketa egin dugu, gaiari lotutako material ezberdinak jarriz.
Ur azpian, ur azpian egoten da gizon bat…🎶🪼


