Gabonetan Olentzerok hazi batzuk ekarri zizkigun hiru urtekoen gelara; baratxuri haziak. Eta iritsi zaigu landatzeko garaia.  Lurra eta urarekin jolastu ondoren hazi bakoitza lorontzi batean sartu dugu🪴.

Orain, egunero ureztatzen ditugu eta pixka bat hazten direnean baratzera eramango ditugu. Handik aurrera baratzean egingo diegu jarraipena.

Nolakoak izango ote dira baratxuriaren landareak?🧄