“Udazkena zer ote da?” proiektuaren barruan HH4koek hainbat ekintza egin ditugu.

Baratzeko lurretik ezkur batzuk jaso eta haiekin esperimentu bat egin dugu. Lehenik eta behin, muturrean ebaki txiki bat egin diegu eta ondoren 20 egunetan estalita eduki ditugu leku heze eta ilun batean hortik zer sortuko zen jakin-minarekin. 🪴

Hezetasunarekin mantentzeko ur botila bat erabiliz ureztatzaile automatiko bat sortu dugu.
A zer sorpresa eraman dugun ezkurretan sustraia atera dela ikusi dugunean. Hortik zer aterako da? Zuhaitza izango al dugu gelan? Orain ezkurrak potoetan landatu ditugu eta gelan zainduko ditugu.🍂🍁🌲

Horrez gain, udazkenarekin zerikusia duen hiztegia landu dugu, seriazioak ordenatu ditugu, matematika landu dugu, udazkeneko fruitu eta hostoekin artelanak egin ditugu…

🍂Udazkena bizitzeko eta ikasteko garai zoragarria da!🍂