Aurten, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, berdintasunaren aldeko lanketa eginez, euskal emakume kazetariak izan ditugu ardatz. Haien ibilbidea ezagutu, elkarrizketatu eta gure bizitzan garrantzitsuak diren emakumeen argazkiekin mural bat osatu dugu. Geletan ere hausnarketarako tartea hartu dugu.
Amagoia Mugikari (BERRIAko zuzendaria) egindako elkarrizketa entzun genuen martxoaren 10eko irratsaioan. Martxoaren 11n Onintza Leteri (GUKAko kazetaria) egindako elkarrizketa aireratu da eta martxoaren 12an Maider Segurolari (EUSKADI IRRATIko kazetaria) egindakoa.
Getariako Iturzaeta eskolarekin batera lehiaketa ere antolatu dugu.
Emakumeen biografiak eta argazkiak beheko solairuan ikusgai izan dira. Parte hartzaileek biografia eta irudia lotu behar izan dute. Hona hemen LHko irabazleen argazkia.
Zorionak sarituak izan zaretenoi!👏🏼👏🏼

