Gaur, Santa Ageda bezpera denez, betiko legez, Orokietako ikasleak abestera atera gara herriko hainbat lekutara.
Euskal Herriko herri askotan, ohitura da kopla zaharrak kantatzea makilarekin lurra joaz, natura esnatzeko.
Itsasmendi, merkatu plaza, Santa Ana egoitza, Eguneko zentroa, Lizardi, Salberdin… Kantuz goxatu ditugu.
Makilak gorde eta datorren urtean berriz ere aterako gara kantari.
Ieup!




