Aste honetan, LH4ko ikasleek igeriketa ikastaroari ekin diote. Azaroan LH3koek egin zuten, eta martxoan, LH2koen txanda izango da. Bukatzeko, LH1ekoek maiatzaren bukaeran izango dute.

Ikastaro guztiak hiru astekoak dira, eta Zarauzko kiroldegian ematen dira, udalak antolatuta.