Gaur, 1. mailako ikasleek “Zuntz naturalak eta tokiko iraunkortasuna” tailerrean parte hartu dute, Mestiza elkartearen eskutik.
Jarduera honen bidez, ikasleek gure inguruko baliabide naturalak hobeto ezagutzeko aukera izan dute, bereziki tokiko ardien artile birjina.
Gaur egun askotan baztertuta dagoen materiala bada ere, zuntz natural gisa dituen ezaugarriei esker etorkizunean garrantzi handiagoa izan dezakeela ikasi dute.
Tailerrean zehar, artilearen jatorria eta erabilerak ezagutu dituzte, baita ehungintzan eta eguneroko bizitzan duen garrantzia ere.
Esperientzia honi esker, erabiltzen dituzten arropen atzean dauden lehengaiak hobeto ulertu dituzte, eta ingurunea zaintzearen eta bertako baliabideak balioestearen garrantziaz hausnartu dute.
🐑🐑🧶🫶🫶



