Vista Alegreko parkera irteera egin dugu LH1ekoak. Parkean dauden zuhaitzak ikusten eta ikertzen ibili gara. Ikasi dugu basoan oso garrantzitsua dela eroritako zuhaitzak bertan uztea, animalia askoren bizileku direlako; esaterako, bitxo-bolak eta lurpeko beste intsektu batzuk bizi dira haietan🕷️. Txorien kantu batzuk ere entzun ditugu, eta zeintzuk diren ikasi dugu🐦⬛. Arkamurkakoek enborrak zertarako erabiltzen diren azaldu digute.
Torreoian hamaiketakoa jan ondoren, hazi-bonbak egin ditugu eta torreoiko belardian bota ditugu. Primeran pasatu dugu, eta basoaren inguruan gauza asko ikasteaz gain, haren zaintza zein garrantzitsua den ere ikasi dugu.


