Apirilaren 30ean, proiektuarekin lotuta, Iturrarango Lorategi Botanikora egin genuen irteera. Ingurune paregabea zuhaitz, landare eta lore mota desberdinak ikusi, aztertu eta ezagutzeko. Bertan, Irune eta Aran begiraleek pista joku dibertigarria prestatu ziguten. Pista jokuarekin pila bat ikasi genuen: zuhaitz motak desberdintzen, polinizazioa, landare loredunen eta loregabeen ugalketa nolako den, loreen zatiak bereizten….
Haritza, pagoa, izeia, magnolia, garoa, gorostia…Zenbat edertasun!🌳🌲
Bazkalondoren, bertako basoan txabolak egiteko eta jolasteko aukera ere izan genuen. Zein ondo pasa genuen!
Baina, ez ahaztu zein garrantzitsua den gure ingurunea zaintzea!🍃




