Urtero legez, datozen egunetan Durangoko Azoka ospatuko da. Euskal kultura oparoa eta aberatsa da eta aniztasun horren isla da Azoka. Datorren asteazken eta igande bitartean kulturaren plaza izango da Durango. Bertan, euskal kulturaz gozatzeko aukera izango da, eta azokaz gain, ikuskizunak, gogoeta eta eztabaidak, eta jaia izango dugu. Animatu eta kulturaz gozatu!