Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Euskal Herri osoan. Euskaraldia ere azken txanpan sartzen ari zaigun honetan, gogoratu ez dela gaur soilik euskararen eguna edo Euskaraldia. Guretzat egunero delako euskaraz hitz egiteko, gozatzeko, ikasteko, jolasteko eta bizitzeko eguna.

Goizean zehar, txikiek antzerki emanaldi bat izango dute eta egun honetarako prestatutako bertso batzuk kantatuko ditugu guztiok elkarrekin. Arratsaldean, Orokieta irratian, Euskararen egunari buruzko monografiko berezia egingo dute ikasleek. Eskolan zuzenean edo web orritik nahieran entzun ahal izango duzue edo bestela, bihar Arraio irratian enzun ahal izango duzue 13:00etan.

Eta ez ahaztu, zaindu maite duzun hori…