Equireds topaketan izan dira gure eskolako 3 irakasle La Palmako irlako Puntagorda ikastetxean, Vigo, Valentzia, Zaragoza eta Malagako beste irakasle batzuekin batera.

Proiektu honen oinarri dira ekitatea, inklusioa eta jasangarritasuna.
Azken urteetan klima aldaketa dela eta tenperatura altuei🥵 aurre egiteko, eskolako patioak egokitzeko eta naturalizatzeko beharra ikusi du kanariar gobernuak☘️🍃.

Honi esker, haurrek espazio seguruago, freskoago eta osasungarriagoak izan ditzaten.

Honen inguruko informazioa jaso dute bertako hezkuntza ordezkarien eskutik eta lau ikastetxe publiko oso interesgarri ezagutzeko aukera ere izan dute. Honekin batera hainbat formazio jaso eta kanariarrek beraien ohiturak eta kultura berpizteko egiten ari diren lana bertatik bertara bizi izan dute.

Orokietarako ideiez beteta datoz gure irakasleak.

Mila esker egindako harreragatik puntagordako irakasle eta ikasleei. 🫶🫶🇮🇨🍌