Azken hiruhilekoan 2. mailako ikasleak buru belarri aritu dira gure herria Zarautz ezagutzen. Horretarako hainbat lan egin dituzte, eraikinak ezagutzeko, herriko jende ospetsuaren berri izateko. Bertatik bertara Zarauzko txokoen berri izateko Galtxagorrien bila ibili ziren herrian zehar. Menoska museoa ere bisitatu zuten. Horrela Zarauzko historiaren garai bat ezagutu dugu. Interesgarria benetan!
Hortaz gain, e-twinning proiektu batean parte hartu dugu (My hometown), beste hainbat herrialdetako ikasleekin, eta elkarlanean aritu gara, elkarrengandik ikasiz. Guk gure herria nolakoa den erakutsi diegu  Polonia eta Turkiako ikasleei eta haienak ezagutu ditugu.