Atzo LH4. mailako ikasleak, lantzen ari diren proiektuan makinak aztertzen ari direnez, Eureka Zientzia museora joan ziren eta hauxe da kontatu digutena:

Eureka! zientzia museoan egon gara LH 4. mailakoak. Asko ikasi dugu Lego BricQ-arekin esperimentatuz, eta museoan egindako bisita luzeari esker.

Bapo bazkaldu ondoren, Miramongo parkeaz disfrutatzeko eta lagunekin jolasteko aukera izan dugu.
Egun pasa interesgarri eta polita, benetan!