UKUE-k (Urola Kostako Udal Elkartea) proposatutako Garbigunerako bisita maiatzean aurreikusita genuen arren, konfinamendua dela eta irteera bertan behera geratu zen. Dena den, Artelatz enpresaren eskutik, 5. mailako ikasleek bisita birtuala egiteko aukera izan dugu ekainean.

Bisita birtual honekin, Erasmus proiektuan aztertzen ari garen birziklapenaren gaiari segida eman genion, zaborren kudeaketa lantzeko eta Garbigunea ezagutzeko aukera izan baikenuen.

Ikasleen partaidetza handia izan zen eta gustura aritu ziren proposatutako jarduerekin.