Gaur goizeko 4:25 inguruan sartu da Korrika Zarautzen. Ikaragarrizko parte hartzea egon da, eta milaka herritar atera gara euskararen alde lasterka egitera.

Orokietak eta Lizardik 1961. kilometroa egin dugu, Zarauzko irteeratik Aialarainoko tartea hain juxtu. Irakasle, ikasle eta familiek ehundaka euskaltzalez  lagunduta egin dugu korrika giro alai eta hunkigarrian.

Gaur goizean zehar, HHko ikasleek korrika txikia egin dute eskola inguruan, eta arratsaldean Ana dantza irakasleak “Hitzekin” kantarekin prestatu duen koreografia dantzatu digute. Ondoren, jai giroan dantza eta kanta ibili gara.

Ikusten duzuen bezala, oporrak hasteko plan ezin hobea!