Tipi Tapa Tipi Tapa, KORRIKA!

HH3ko ikasleak ostiraleko Korrika Txikirako petoak prestatzen hasiak dira.
Dakizuen bezala, bihar hastekotan da Korrika 22a Amurrion. Zarauztik datorren astean pasako bada ere, herriko haurrek ostiralean egingo dute Korrika Txikia herri osoan zehar.
Prest izan zapatillak eta petoa, eta animatu haur, guraso eta irakasle.
Ostiralean ikusiko dugu elkar!