Azken egun hauetan HHko zein LHko ikasleak Sanz Enea kultur etxean ikusgai dagoen “Igelaren metamorfosia” txotxongilo-erakusketa ikustera joan dira.
Igelei buruzko erakusketa hau Ondarroan bizi den Corrado Masacci artista italiarraren urte askotako lanaren emaitza da. Txotxongiloa, berez, eskulturaren, pinturaren eta antzerkiaren sintesia dela erakutsi nahi da erakusketa honetan eta igelak, mugimenduaren bidez, hiru dimentsioko objektu batetik bizitza propioa hartzen duen eta ikusleari emozioak komunikatzeko gai den izaki batean bihurtzen da.
Haurrak zein irakasleak txoratzen egon dira erakusketa ikusten eta artistaren azalpenak entzuten.