Atzoko eguraldi zoragarria lagun, hirugarren mailakoak, Leitzarango bailaratik ibiltzeko aukera ederra izan dugu.
Gure ibilaldian zehar, izaki mitologiko ezberdinak bilatu behar genituen, guztiek Ura eta Energiaren inguruko zerbait zutelako guri kontatzeko. Behin Marik, Tartalok edota Basajaunek esandakoa entzunda, buruari bueltak eman eta erronka ederrak bete ditugu talde lanean. Ia konturatu gabe pasa da eguna, ezin gustorago ibili baikara gora eta behera.
Errepikatzeko moduko esperientzia izan da!