Ongi etorri Danio arrainak!

LH4ko ikasleek asteartean egundoko sorpresa jaso zuten Danioren arrautzak iritsi zitzaizkienean. Maria Jesus Molina albaitariak,  arrautza hauen zaintza eta ikerketa lana egitea eskatu die Orokietako ikasleei.   Animalien proiektua lantzen ari direnez oso gustora jaso dute proposamena.

Zientzialari arropak jantzi eta lanerako prest!

Arrautzak lupa mikroskopikoarekin ikustea asko gustatu zaie, Danioren arrautzak gardenak baitira. Beraz, nola garatzen diren ikusteko aukera bikaina dute. Ikerketa behar den bezala egiteko, hipotesiak egin, uraren kalitatea eta tenperatura zaindu, hildako arrautzak kendu, datuak bildu… Dagoeneko lortu dute arrain batzuk jaiotzea.

Ikerketa amaitzean emango dizuegu honen berri.