5. mailakoak ekosistemak gaia lantzen aritu dira. Horri lotuta, Darwinek munduan zehar egin zuen itsas bidaia ezagutu dute. Eboluzio biologikoaren teoria landu zuen zientzialariak munduko lurralde desberdinetako fauna eta flora aztertu zituen.

Gure ikasleak haratago joan eta lurralde desberdinetako musikak ere aztertu dituzte. Gure geletako ikasleen jatorri desberdinetako musikak ekarri ditugu gelara, eta geletan daukagun aberastasun kultural eta musikalaz gozatzeko aukera izan dute ikasleek.

Musika irakasleak egin duen wixsite zoragarrian sar zaitezte eta bertatik bertara ikusi eta entzun ahal izango duzue aipaturiko informazio guztia.