Ikasturtea amaierara iristen ari da, eta 2. mailako ikasleak azken egunak aprobetxatzen ari dira. Ostiral eguzkitsu hau aukera bikaina izan da Santa Barbaratik Getariara oinez joateko. Torreoi eraberritua bisitatu, hamaiketakoa jan eta Getaria bideko bista zoragarriekin gozatuz oinez joan dira bertaraino. Egun zoragarria pasa dutela esan digute.