LH6ko ikasleek, ingeleseko saioetan Europako Batzordearen programa zientifikoan parte hartu dute. 

Hau da ikertzeko jaso duten galdera:

Zergatik bizi daitezke itsasoko izakiak ozeanoaren sakonean?

Zenbat eta urrunago joan ozeanoan, orduan eta gehiago sentitzen da uraren pisua norbere gainean: eragin horrek uraren presioa areagotzen du.

Esperimentu baten bitartez galderari erantzuna ematen saiatu dira ikasleak. Esperimentuarekin hasi aurretik hipotesiak egin dituzte eta behin emaitzak aztertuz ondorio honetara iritsi dira:

Itsasoko izakiek gizakiek baino hobeto jasaten dute presioa, ur gehiago daukatelako gorputzean.