Aste osoan zehar, eskola guztia zientzia astean murgilduta ibili gara. Metodo zientifikoa erabiliz, maila bakoitzak lantzen ari den proiektu edo gaiari loturiko hainbat esperimentu eta froga egin ditu.
Haurrak gustura ibili dira lanean, planteatzen zituzten hipotesiak betetzen ziren ala ez frogatzen.
Asteari amaiera elegantea emateko, astelehenean erakusketa handi bat antolatu dugu ikasle guztiek besteek egindako esperimentuak ikusi ditzaten eta haiek egindakoak besteei azal diezazkieten.
Argazkietan eta bideoan ikus daitekeenez, esperimentu bitxi eta ikusgarriak aurkeztu dituzte ikasleek.