Aurreko astean, LH5ekoak Zumaian dagoen Algorriko Interpretazio Zentrora joan ginen.

Harri, fosil eta mineral proiektua amaitzen ari gara, eta bisita honetan proiektuan zehar ikasitako eduki asko beste modu batean ikusi eta ulertzeko aukera izan genuen. Esperientzia oso interesgarria izan zen, eta primeran pasa genuen!

Flyscha gure planetaren historiaren liburu erraldoi bat bezalakoa da, eta Zumaian duguna bereziki baliotsua da, informazioa oso ondo kontserbatu delako. Geruza bakoitzean 60 milioi urteko historia aurki dezakegu, eta pauso gutxiren bidez gizakiok Lurrean daramagun denbora guztia irudikatu dezakegun bitartean, kilometroak behar dira planetaren bizitza osoa zeharkatzeko馃馃.

Benetan egun zoragarria izan zen!