Orokietara Mariola Solidariako Quique etorri da bere furgonetarekin, eta gu, 3.mailako ikasleok, pozik ikusi dugu nola arropa poltsak furgonetan eraman dituen. Eskolako familiei esker, pasiluan pilatutako arropak eta etxetik ekarritakoak bere helmugara doaz, eta gu harro gaude zuen eskuzabaltasunarekin.
Eskerrik asko bihotzez, erakutsi duzuen sentsibilizazioagatik🫶🏽.
Zuen ekarpenekin, beste haur batzuek eskolara joateko aukera izango dute, eta mundu bidezkoago eta jasangarriago baten alde pauso bat eman dugu elkarrekin.

Guk ikasi dugu, elkartasuna, ez dela hitz hutsa, baizik eta ekintza txikien bidez eraikitzen den balio handia dela. Eta arropa gehiegi dugula! Eta nola ez, gure eskolako abestiak dioen bezala, “ …orotarikoa oro Orokieta” badela. Gaur elkartasuna, jasangarritasuna eta finean, hezkuntza izan baitira gure oro.
Zuen arropa poltsa bakoitzarekin, Indiako haur bat hurbilago dago bere ametsen eskolatik. Bakoitzak beretik emanez, harea artean altxatuko dira hormak, eta gure abestiaren doinuarekin, eskola berriak eraikiko dira. Etorkizunaren lehen hitzak idatziko dituzte haurren esku txiki horiek.

Bihotza beteta, pozik gaude. Muxu handi bat!❤️😘