Martxoaren 20an, astelehena, Lehen Hezkuntzako 1go eta 3. mailetakoak egon ziren aurreko albiste batek azaltzen zuen bezala. Eta martxoaren 21ean, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak joan dira Donostiara, Kursaalera hain zuzen ere, Euskadiko Orkestraz gozatzera eta azken hiruhilabetean landutako gorputz-adierazpeneko emanaldia burutzera. Oso urduri egon dira azken asteetan emanaldi hau dela eta, baina lan bikaina egin zutela aitortu digute bertan egon zirenek.

Koreografia eta koruko zuzendaria den Nelly Guilhemsans gertutik ikustera, eta sinadura eskatzeko ere aprobetxatu omen zuten. Hau ohorea!

Donostiara joan zirenez, eta eguraldia lagun zutelarik, hango parkean jolasten ibili omen ziren beste hainbat eskolumeekin batera. Egunkarian jartzen zuen bezala herri askotako ikasleak pilatu baitziren Donostiako Kursaalean ikuskizun dotore horretan eta gero, hiriburuko parkeak izan ziren presentzia hauen adierazle.