Bukatu da aurtengo ikasturtea, eta iritsi da, beraz, agurtzeko tenorea.

Azken eguneko ginkana aldatu egin behar izan genuen eguraldia zela eta, baina hala ere primerako goiza pasa genuen jolas giroan. Taldeka banatu eta proba eta erronka desberdinak egin zituzten ikasleek, eta amaitzeko 6. mailakoak agurtzeko bertso batzuk kantatu genituen. Bati baino gehiagori malko batek edo bestek ere ihes egin zion.

Orain deskantsatzea tokatzen da. Udan familiaz eta lagunez gozatu, eta datorren irailean ikusiko dugu berriz ere elkar.

Ondo bizi bitartean!