Bisita berezia izan genuen atzo eskolan, Elena Odriozola ilustratzailea etorri baitzen gurera.

Urtarrilean, gabonetako oporretatik bueltan, Elena Odriozolaren ilustrazioei buruzko tertulia egin genuen ikasle guztiekin. Tertulia egiteaz gain, beste hainbat lan ere egin genituen, txoriak, sagutxoen jolasa, olerki ilustratuak… Atzo Elenak lan horiek guztiak ikusi zituen bertatik bertara, eta ikaragarri gustatu zitzaizkion.

Goizean zehar, irratian elkarrizketa egin genion, eta atzokoko irratsaioan emititu zen. Entzun ez zenutenek baduzue aukera gure webgunean nahieran entzuteko.

Gainera, berak ilustratutako liburu bat oparitu digu, Etxean Barrena, eta sinadura berezia egin digu, txoritxoa eta eskaintza zenbakiarekin (CCLIII) .

Gure lanen argazki pila bat atera zituen, eta horrela amaitu genuen bisita.

Plazera izan da, Elena, eta badakizu gure ikastetxeko ateak zabalik dituzula nahi duzunerako. Izan ondo!