Dagoeneko hasi gara inauteriak prestatzen. Hasieran, gaia aukeratzeko, eskola osoa ordezkatuta dagoen batzorde mistoan proposamen batzuk agertu ziren, eta proposamen horiek geletara eraman zituzten ordezkariek. Ondoren, gela bakoitzak bere aukera egin eta batzordean aipatu zituzten. Proposamen bozkatuena izan da aukeratu duguna, KIROLAK.

Ikastetxeko ziklo bakoitzak kirol bat ordezkatuko du, eta hari lotutako emanaldia prestatuko du. Hauek dira, hurrenez hurren:

HH2 eta HH3: Errugby jokalariak

HH4 eta HH5: Urpekariak

LH1 eta LH2: Mendizaleak

LH3 eta LH4: Boxeolariak

LH5 eta LH6: Surflariak