Atzo LH4ko ikasleak Cinemasub-ek eskeinitako esperientzia paregabea ikustera joan ziren.
Hona hemen ikasleek idatziko albistea:
Gaur Zinema modelora joan gara itsasoko dokumantal bat ikustera.
Eskolatik 9:00etan atera gara eta 11:30etan itzuli gara. Dokumentalean itsasoko animaliak, algak, urpekariak… agertu dira. Badakizue nola deitzen zaion horrei denari? BIODIBERTSITATEA. Bazenekiten algak oxigenoa ematen digutela? BIODIBERTSITATEA bizitzarako garrantzitsua da eta kutsaduraren ondorioz, BIODIBERTSITATEAREN katea mozteko arriskua dago. Arrain asko hiltzen ari dira guk sortutako kutsadurarengatik. Badakizue zenbat arrain hiltzen diren urtean? 100.000 itsas animalia baino gehiago hiltzen dira guk erabiltzen ditugun plastikoengatik.
Ez duzue uste askoz gutxiago kutsatu behar dugula?
Bai, ezta?