Atzo 4. eta 5. mailako ikasleak egun pasa joan ziren. Lehenak, Miramoneko Zientzia Museora joan ziren. Makinen proiektuan murgilduta daudenez, ikasitako hainbat makina mota ikusi zituzten museo barruan, eta Planetariuma bisitatu zuten ondoren. Egun osoa bertan pasa zuten, bazkaltzeko tartea han inguruan eginda.

5. mailakoak, berriz, Kursaalera joan ziren musika kontzertu bat entzutera. Maitasun Epikoak  izeneko kontzertua, hain zuzen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik.  Kontzertuarekin gozatu ondoren,  Tabakaleran bazkaldu zuten eta UBIK bisitatu. Eguraldia ez zen espero bezalakoa izan, baina primeran pasa eta asko ikasi zuten guztiek.