Gaur, urriaren 17an, Zarautzen NATURA ASTEA bete betean ospatzen ari denean, 5. mailakoak eta 6. mailakoak hain preziatuak diren perretxikoen bila atera dira.
Udazkena beroa baina hezea omen zetorren! Ba ez dakigu non?
Urtero bezala, 5. mailakoak Urdanetatik Elkanora joan dira. Putzuak omen zeuden eta oinetakoak testigu. Perretxiko asko ez dute bildu baina ikasleen esanetan egunero pasako lituzkete gaurkoa bezalako egunak.
- mailakoak aldiz, Laurgainera joan dira eta hauek ere ez dute asko bildu, ardagai batzuk eta astaputz ugari, baina gaztaina mordoa bildu omen du baten batek.
Eta arratsaldea berriz, ERAKUSKETA antolatzen pasa dute. 5. mailakoek Haur Hezkuntzako eraikuntzan. Eta 6. mailakoek SORMENGELABen jolas bat ere antolatu dute.
ANIMA ZAITEZTE IKUSTERA; BATA, BESTEA EDO BIAK.
Argazki gehiago jartzea falta da baina ERAKUSKETA osorik ikusteko bertara etortzea gomendatzen da.