Gaur Santa Ageda bezpera ospatu dugu eskolan. Nahiz eta eguna euritsu esnatu zaigun, usadioari jarraituz Orokietako ikasle eta irakasleak kopla kantari aritu gara goizean goizetik.
Haur Hezkuntzako eraikinean hasi dugu goiza, guztiok batera elkarrekin abestuz, eta jarraian frontoian gurasoentzat beste emanalditxo bat egin dugu.
Xirimiriak deskantsurik eman ez digun arren, ez dugu geratu nahi izan Santa Ana egoitzako eta Eguneko Zentroko adinduei bisita egin gabe. Gustora aritu gara haiekin batera kopla kantari. Datorren urtean ere bertan izango gara!