Atzo eta gaur 5. mailakoak Zarauzko suhiltzaileen instalazioetan egon dira. Bertatik bertara ikusi ahal izan dute non eta nola egiten duten lan, eta haien arropa eta lan-tresnak probatzeko aukera ere izan dute ikasleek. Besteak beste, etxean gerta daitekeen sute baten aurrean nola jokatu erakutsi diete. Benetan interesgarria izan da bisita.
Lan gogor eta zaila egiten dute, baina ilusioz eta profesionaltasun handiz hartzen dute erantzukizuna. Gure esker ona suhiltzaileei, gaur egindako harrerarengatik, eta egunero egiten duten lan izugarriarengatik!