Pasa den astean EHUko DREAM iker taldeko kideak izan genituen eskolan Tertulia Musikalak nola egiten ditugun behatzen. “Read with Multilingual Early Education” proiektu europarraren barruan praktika eredugarriak biltzen ari dira eta tertulia musikalak ekintza interesgarria iruditu zaie proiektuari ekarpena egiteko. Hori dela eta, Mozart-en Txirula Magikoaren HH5eko tertulia eta LH1eko tertuliak grabatzen aritu ziren. Grabazioek haurren irakurketa partekatuaren esperientzia jaso eta aztertzea dute helburu, irakurketa-jarduera arrakastasuak biltzeko eta aztertzeko helburuarekin.馃摉

Beti da aberasgarria EHUko profesionalekin elkarlanean aritzea, asko ikasten baitugu beraiekin.

Irrikitan gaude @readwithmee_eu proiektuak bilduko dituen gainontzeko esperientziak ikusteko.馃摎馃榿