Haur Hezkuntza / HH

2 URTETATIK 5 URTETARA
Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, familiekin lankidetza estuan jardunda.

Zirkulazio librea

Zirkulazio librean ikaslearen jarduera izango da abiapuntua:
bakoitzak sentitzen duena, munduan egoteko eta berau interpretatzeko duen modua, bizitzeko eta elkarbizitzarako duen era. Hau guztia, adin edo talde desberdinetako umeen arteko interakzioa bultzatuz egitea da gure asmoa.

METODOLOGIA HONEN PRINTZIPIOAK HAUEK DIRA

  • Libreki zirkulatzea.
  • Espazioa, denbora, materiala, ekintza eta kideak hautatzeko askatasuna sortzea.
  • Arazoei eta gatazkei aurre egiteko aukera ematea.
  • Mota askotariko harreman-egoerak izateko bidea zabaltzea.
  • Helduarengandiko autonomoa izatea.
  • Iniziatiba hartzeko aukera bultzatzea.
  • Ingurunea esploratzeko, ingurunean esperimentatzeko eta elkarri eragiteko bidea eskaintzea.

Proiektu adibide batzuk

“Esan eta ahaztuko dut, irakatsi eta gogoratuko dut, murgil nazazu eta ikasiko dut”

/ Benjamin Franklin /

SUMENDIAK

DINOSAUROAK

Zeta-harrak

Zientzia Astea