Haur eta Lehen Hezkuntza
PBL
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza PBL (project based learning)
Errealitatean oinarritutako ikaskuntza eredu bat da, zeinetan ikasleek bizitzarekin zerikusia duten proiektuak planifikatu, garatu eta ebaluatzen dituzten.
PBL AREN ARDATZ NAGUSIAK
Pentsamendu kritikoa
Komunikazioa
Lankidetza
PBLAREN EZAUGARRIAK
Arazo errealen inguruan eraikitzen da.
Ikaslea da ikaskuntza prozesuaren protagonista (hainbat proiekturen artean hautatuko du).
Taldean lan egiten da.
Ekintza arrakastatsuak
Ikaskuntza dialogikoa bermatzen duten ekintzak
Talde elkarreragileak
Gela antolatzeko modu hau gaur egungo ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da, eta emaitza akademiko eta elkarbizitza hobe bat bermatzen dituen ekintza da. Honetarako ezinbestekoak dira, irakasleaz gain, gelan parte hartuko duten beste heldu batzuk ere.
Tertulia literarioak
Tertuliak literatura klasikoan oinarritzen dira beraiek baitira eredu ezin hobeak, unibertsalak eta gaurkotasuna dutenak. Ramón Flechak (1997) azpimarratzen du “tertulietan, hitz egiten dugun bitartean, bizitza eta literaturari buruz ikasten dugu”. Irakurleen artean gertatzen diren elkarrekintzak funtsezkoak baitira.
Ez dago pribilegiorik edo diskriminaziorik, ez dago arrazoi diskriminatzailerik, kulturen, sexuen, etnien eta ideologien araberakoa.
Aniztasun horrek aberastu egiten gaitu. Pentsamendu, sinesmen eta argumentu guztiek tokia dute. Iritzi guztiak dira baliozkoak. Tertuliak adierazpen askatasun leku dira.
Tertulia musikalak eta artistikoak
Tertulia literarioetan izandako esperientzia musikara eta artera eramatea da tertulia artistiko eta musikalen helburua.
Baratza eta Urmaela
“…Beraz, batek beraren lorategia landatzen du, eta beraren arima apaindu, itxaron gabe beste batek loreak ekar diezazkion….”.
/ Jorge Luis Borges /
“…Hezkuntzan, behar-beharrezkoa da naturarekin harremanetan egotea….”.
/ Heike Freire /
“Haurren esperientziek elikatu beharko lukete eskola”.
/ Francesco Tonucci /
Baratzak hainbat aukera eskaintzen ditu. Naturarekiko errespetua eta zaintza lantzeko esparru paregabea izateaz gain, bertako eta garaiko barazkiak landatzeko, zaintzeko eta jasotzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, eskolak kanpo inguru seguru batean emateko tokia ere bada.
2020tik aurrera Aranzadi Elkarteak burutu eta bideratzen duen Urmaelen Sarea proiektuan parte hartzen dugu, Euskal Herriko beste hainbat eskolekin batera. Proiektu honi esker, gure baratzean dagoen urmaelak eskaintzen dituen hezkuntza aukerak aztertu eta aprobetxatzen ditugu, gure ikasleek benetan ezagutu dezaten ekosistema aberats honen ezaugarriak.