Eskola Kirola
Orokieta Herri Eskolan, kirol ekintza ezberdinak eskaini nahi dizkiegu gure ikasleei, ekintzok modu osasungarri eta dibertigarrian landuz. Horretaz gainera, balioak eta jarrerak landu nahi ditugu, jarrera konstruktiboak eta integratzaileak, Eskolako Hezkuntza Proiektuan azaltzen direnak, hain zuzen. Gizartean parez-pare dauzkagun lehiakortasuna, indibidualismoa, bazterketa edo bortizkeriaren kontrako diren balioak.
AUKERA BERDINTASUNA
ERLAZIO IREKIAK
ANIZTASUNA
ELKARLANA ETA ERRESPETUA
Jangela
Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia, eta jakin badakigu helburu horrekin familiak eta eskolak bat egiten dugula eta baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta gurasoen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela.
2 jangela daude ikastetxean.
Eraikuntza bakoitzean, bana.
Janaria bertan sukaldatzen da.
Zaintza
Balurdin Guraso Elkartearen bidez antolatzen ditugu goizeko eta arratsaldeko zaintzak.
Eguerdiko ekintzak
Guraso Elkartetik, eskolaz kanpoko ekintzen aukera zabala eskaintzen dugu.
ingelesa,
yoga,
xakea,
mekanografia,
mugimenduen hezkuntza, sormena,
informatika,
josketa,
gitarra,
musika…
Guraso Eskola
Hilabetean behin, gurasoek egunerokotasunean ditugun zalantza eta gatazkei aurre egiteko moduez arituko gara. (Balurdin)
Udakeluak
Uztailean Haur Hezkuntzako umeentzat udalekuak antolatzen ditugu. (Balurdin)
Garraioa
Eskolatik 2 km baino urrunago bizi direnentzat bermatzen da garraioa.