Ikas komunitate eraldatzailea

Haurren garapen integrala bermatzeren alde egitea da gure eskolaren ardatza. Pertsonalki, sozialki eta akademikoki garatuko dira ikasleak.

Sortzaileak gara

Pentsamendu kriktikoa garatzen dugulako eguneroko lanean testu liburuak erabili gabe, proiektu propioak ikasleekin sortuz eta tertulia artistiko, literario eta musikalak ere gauzatuz.

Sormen liburutegia eraikitzen gabiltzalako gaur egungo liburutegi eredua guztiz eraldatuz. Ikasi, sortu zein gozatzeko eremua bihurtuz.

Ikasleen jarrera aktiboa bermatzen duen metodologia aplikatzen dugulako gure egunerokotasunean.

Ausartak eta berritzaileak gara

Irakasle prestatuak ditugulako: etengabeko formakuntza jasotzen dugu. Ebidentzia zientifikoan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza joerak kontuan hartuz.

Science Technology Engineering Art Maths Etorkizuna, robotika, arte eta matematika konpetentzien eskutik eraikitzen gabiltzalako.

Literatura klasikoan balio unibertsalak lantzeko bidea ikusten dugulako eta gaur egungo gaiekin lotura zuzena duelako.

Erasmus + KA 229 proiektu honetan Eslovakiako, Lituaniako, Letoniako, Italiako eta Turkiako eskolekin batera aritu gara lanean. 

Hasiera batean 2 urteko luzera duen proiektu honek 3 helburu nagusi izan ditu:

1.- Eskola bakoitzaren diagnostikoa egitea gaiaren inguruan 

2.- Gainontzeko herrialdeei gure eskolako lanketa zein den erakustea eta besteen jardueretatik ikastea.

3.- Proiektuan zehar eskolen artean elkarrekintzan praktika onak diseinatzea eta eskolako curriculumean txertatzea.

Etwininng plataforman elkarrekin lan egiteaz gain, herrialde bakoitzera bisitak egin dira, eskolaz haratagoko herrialdeetako errealitatea ezagutzeko. Bisita hauetako bat ikasleekin ere egin da.

Ondorengo albisteetan egindako bisiten berri: 

Letonia        Sizilia       Lituania       Orokietan        Eslovakia

Erasmusa

Gelak Europara irekitzen ditugulako e-twinning eta Erasmus + bezalako programetan parte hartuz.

Ibilbide luzea dugu horretan. Urtero-urtero, Orokietak gutxienez bi eTwinning proiektutan hartzen du parte eta, Lehen Hezkuntza bukatzerako, ikasle guztiek hartzen dute parte, gutxienez, proiektu Europear batean. 

2019/20 ikasturtean burututako proiektuetako batek (Feel The Library) Europear Etwinning kalitate zigilua lortu zuen.

Informazio gehiago

Euskaraz

Ikasle guztiei ezagutza, erabilera normalizatua eta euskal kulturan bizitzea bermatzen dion eskola euskalduna gara, ikasle eleanitzak trebatzearen alde egingo duena.

Munduari begira

Euskaraz egin den lehenengo e-Twinninga gurea delako.

Barrura begira

Euskararekiko konpromisoa adierazten dugulako lehenengo egunetik.