Lehen Hezkuntza / LH
6 URTETATIK 12 URTETARA
Hezkuntzaren xedea da gizakiaren konpetentziak maila guztietan garatzea ahalik eta gehien, subjektu indibidual eta herritar aktibo gisa, bai eta konprometitua ere gizartearen garapenarekin eta ingurumenaren garapen jasangarriarekin.
Bilera mistoa
Ikastetxean parte hartzen duten pertsona guztien ahotsak eta iritziak kontuan hartzea, horretarako prestatutako lan taldean.
Erasmus+
Europar Batasunaren Erasmus + programaren barruan proiektu ezberdinak daramatza aurrera Orokietak.
Erasmus+ programaren helburua da herrialde ezberdinetako eskolen artean elkarlana eta praktika onen trukaketa ahalbideratzea. Hainbat proiektu aurkezten dira urtero eta gutxi batzuk bakarrik izaten dira aukeratuak.
Aukeratutakoek Europar Batasunaren diru-laguntza jasotzen dute proiektua aurrera eramateko.
Proiektu hauei esker Orokietako irakaslegoa etengabe harremantzen da Europako irakasleekin eta haien hezkuntza sistemak eta praktika onak ezagutzeko aukera du. Ikasitako guztiak gurera egokitu eta gure ikasleei eskaintzen dizkiegu.
Dagoeneko bukatu dugu gure lehenengo proiektua (Young Enterpresing Students, YES). Proiektu honetan gure ikasleek ekintzailetasuna lantzeko aukera izan dute. Momentu honetan, Everything can be recycled, except the Earth proiektuan parte hartzen ari gara, ingurugiroa zaintzeko eta birziklapenaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin sortutako proiektua da hau.
STEAM
Ingelesezko akronimoa da STEAM:
ZIENTZIA
TEKNOLOGIA
INGENIERITZA
ARTEA
MATEMATIKAK
STEAM irakaskuntzan oinarritutako diziplina anitzeko berrikuntza-proiektuak egitea metodo eraginkorra da ikasleek aipatutako gaitasunak garatzeko –diziplinakoak zein zeharkakoak–.
Gainera, aukera ematen du arazoen ebazpena (PBL) ikasgelan gehitzeko. Hortaz, STEAM hezkuntzak, ikasgelara diziplina anitzeko edukiak eramateaz gain, hainbat gaitasun ere sustatzen ditu: hitzen bidezko komunikaziorako, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasunak; taldeko lanaren bitartez elkarrekin bizitzeko gaitasuna; asertibotasuna, eta ekiteko eta espiritu ekintzailerako gaitasunak, ideia edo proiektu bat sortu edo onartuz, hura planifikatuz zein haren bideragarritasuna eta gauzapena aztertuz, bai eta proiektuaren ebaluazioa eta hartatik eratorritako hobekuntza-proposamenak eginez ere.
2020an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatu zituzten 1. STEAM Euskadi sariak. Sari hauetan, STEAM Euskadi zigilua lortu du Orokietak Sormen geLab proiektuarekin, proiektu honek Euskadin STEAM Hezkuntza sustatzen duelako.
Informazio gehiago
Code Week
Code Week Europar Batzordeak babesten duen ekimen bat da. Bere helburua programazioa eta Alfabetatze Digitala modu dibertigarri eta errazean sustatzea da, gizartean oro har eta eskoletan bereziki. 2018. urtean hartu zuen parte Orokietak lehenengo aldiz ekimen honetan eta, handik ona, bere partaidetza gero eta garrantzitsuagoa izan da Europa mailan. 2019- 2020 eta 2021eko partehartzearekin, Europear Batzordearen programazio hizkuntzen alfabetatze prozesuetan bikaintasun ziurtagiria lortu dugu.
EABA
“Matematika arloko funtsa esperientziazkoa da bereziki, ikasketa- edukiei denetariko ideia matematikoak lortzeko gai diren zenbait material didaktiko manipulatuz ekin behar zaie ”.
/ Heziberri 2020 /
Irratia eta Telebista
Hizkuntzak komunikazio tresna dira eta gaitasun komunikatiboak garatzeko erabiltzen ditugu gurean. Komunikazio gaitasun horiek garatzeaz gain, komunikabideen arlo teknikoak eta gizartean duten eragina ere bizitzen dute. Azken honi esker, jasotzen duten informazioaren trataera kritikoa egiten hasten dira.
Gure irratsaioak:
Astelehenetik ostegunera 15:00etan orokieta.eus-en zuzenean
Asteartetik ostiralera, Arraio irratian, FMko 99.3an
Nahieran orokieta.eus webgunean