Aurtengo abendua ere, ikastetxea esperimentuz, galderaz eta aurkikuntzaz bete zaigu. HH2tik LH6ra, ikasle guztiak buru-belarri ari dira VII. Zientzia Astean murgilduta. 🔬💡

Ekimenaren helburu nagusiak bi dira: alde batetik, zientziaren jakin-mina piztea eta pentsamendu kritikoa sustatzea ikasleen artean, eta bestetik, genero-desoreka murriztea zientzia arloan.

Eta ospakizunari amaiera borobila emateko abenduaren 19an lehen hezkuntzako patioan Zientzia Azoka izango dugu!

Etorriko al zara gure aurkikuntzak ezagutzera? 🔭🔍