Urtarrilaren 28ko goiza ez dugu berehala ahaztuko.
Nahiz eta eskolara berandu iritsi eta gure oinetakoak lokatzaz bete, oso goiz probetxugarria izan da guztiontzat eta gainera ondo pasatu dugu.
4 gelak 7 taldetan banatu gara eta, bertako ikasleek, 7 gune ezberdinetako azalpenak eman dizkigute.
1.- Txertaketa nola egiten den. Familia bereko bi zuhaitz nola txertatzen den.馃尡
2. eta 3. – Loreak eta landareak birlandatu. 馃Lorontzi handiago batera pasa ditugu, sustraiarekin eta adarretatik.
4.- Basolangintzan ibiltzen direnek, oparitxo bat eman digute; enbor zati bat. 馃
5.- Landareak babesteko, fungizidak nola egiten diren ikasi eta baratzean zabaldu ditugu.
6.- Oilategia ikusi dugu.馃悡
7.- Behiak eta txahalak ikusi ditugu.馃悇
Talde bakoitza bere ordenean baina denak zoriontsu!
Landare guztiak eskolako negutegian utzi ditugu.
Erronka berri bat dugu aurretik! Landare kimu guzti horiekin gure eskolako barne espazioak lore ederrez betetzeko gai izango ote gara?馃尯馃尭馃尰