LH4ko ikasle eta irakasleak Irrisarri Land-en izan gara urriaren 23 eta 24an.
Ostegun goizean autobusa hartu eta Igantzin dagoen Irrisarri Land abentura parkera joan ginen. Eguraldia ez genuen lagun baina nahiz eta egunean zehar euri pixka bat egin bertako begiraleek prestatuta zituzten ekintza guztiak eraman genituen aurrera. Lehenengo ekintza abentura parkea ezagutzeko paseotxoa izan zen. Ibilaldia egiten hasi ginen eta konturatzerako zubi tibetar jostalarira iritsi ginen. Jostalaria? Eta ez makala! Pasatzen hasi orduko mugitzen hasi zen! Nahiz eta gutako batzuk beldur pixka bat izan elkarri lagunduz primeran igaro genuen.

Ibilaldia bukatu ondoren bazkaltzeko ordua iritsi zen. Hurrengo jarduera hasi arte parkean dagoen jolasgune handian jolasten ibili ginen.
Parkean lau jarduera prestatuta zituzten Orokietakoontzat: zentzumenen ibilbidea, Irrien jolasak, zaldien zaintza eta tirolinak. Gelaka jarduera guztiak egiteko aukera izan genuen.

Eta gaueko disko festa ere ez zen atzean geratu, a zer nolako festa prestatu zuen Irrisarriko DJ-ak! 馃馃暫Dantzaldi bikaina bizi izan genuen! Dantzaldia bukatutakoan logeletara joan ginen eta hasieran lotarako gogo handirik ez bagenuen ere azkenean denok errenditu ginen馃槾.
Etxeratu baino lehen, parkeko zaindaria den Baxiren bisita izan genuen eta argazki bat atera genuen denok elkarrekin. Oroitzapen bikainarekin bueltatu gara bertatik!馃榿馃コ馃檶馃徑