Gaur, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Orokieta Herri Eskolan egun berezia ospatu dugu. Goizean, ikasleekin batera tratu onaren garrantziaz jardun dugu, eta eskuen irudietatik abiatuta mezu sortzaileak landu dituzte.
Arratsaldean, ohiturari jarraituz, komunitate osoa irudikatzen duen zinta-dantza egin dugu. Amaitzeko, sortutako leloak irakurri eta itsatsi ditugu, eta bertso eder batekin borobildu dugu ospakizuna.
Egunero tratu onaren alde lan egiten jarrai dezagun.
馃挏Tratu ona guztiona.馃挏




