Urriaren 2an, Haur Hezkuntzako 5 urteko lagunak, eskolako baratzean izan ginen. Bertan denbora zoragarria igarotzeaz gain, aurreko urtean landatutako artoak jasotzeko aukera izan genuen. Ondoren geletan, jasotako uzta aztertu egin dugu. Asko ikasi eta gainera, gure ingurunea zaintzea zein garrantzitsua den hausnartu dugu.


