VII. Zientzia astea ospatu genuen abenduaren 15etik 19ra. Urtero bezala, HH2tik LH6ra bitarteko ikasle guztiak zientzia esperimentuak eta ikerketak egiten aritu dira.
Halaber, Baratza IkasLab proiektuaren aurkezpena egin genuen komuniatean. Irakasleei eta gurasoei proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Orokietako lan sareko kideei ere azaldu zitzaien. Bertan izan ziren Hezkuntza Saileko ordezkariak, Zarauzko udaleko Alkatea eta Hezkuntza ZInegotzia, Gipuzkoako Foru Aldundik ingurumen administrazioko zuzendaria, Aranzadki eta Urmael Sareko ordezkaria,  EHUko Gradu eta Eraldaketa Digitalerako Errektoreordea, Komatzi eta Weblearner ikerketa taldeko ordezkariak, Cristina Enea Fundazioko ordezkariak, eta Kimu bat enpresako ordezkariak.
 
Baratza Ikaslaben inguruan sortu den sarea handitzen eta sendotzen joateko asmoarekin amaitu zen ekitaldia.